Kategoria: Actualités

02- Aza2021
Par: Hemen
432 Views

Hemen “Euskal Herrian bizi eta ezpekulaziorik ez” 100en deialdian

Zergatik sinatu dugu helegite hau?

Hemen duela 40 urte sortu zen « lan et bizi euskal herrian »  lemapean. Enpleguaren beharra aldarrikapen bertutetsu eta adostua zen, Hemen gorpuzten zuen.

2021ean, Euskal Herrian etxebizitza bat  aurkitzeko ahal izaitea  izaera bereko eskaria da, garai hartan enplegua bezain garrantzitsua. Etxebizitza prezio onargarrian eskatzen ditugu eta, urte osoan.

Hemen  Elkartea parte izaitea beharrezkoa  zen manifestazio erraldoi hortan !

Hemen-ek nahi duena:

1- Hemen-en eginkizuna Gizarte Zibilaren bozeramaileetako bat izaitea da herriko etxeen eta Euskal Herriko aglomerazioaren aurrean; Hemen egiten diren ahalegin zintzoak baloratuko  eta ezagutaraziko ditu.

2 – Hemen-ek eztabaidaren egungo egoeraren eta bilakaeraren berri emaitera animatu nahi ditu bere kideak.

3 – Hemenek ezagutzea eta laguntzea merezi duten etxebizitzen alorrean herritarren ekimenetan interesatzeko asmoa du; ekimen interesgarriak ezagutzera emaitea, besteak beste, Etxalde, COL, bizilagunen kooperatibak, lur bulego solidarioak.

30- Ira2020
Par: Hemen
847 Views

Teknologia berriei esker loturak azkartu.

image reseau

Hetsialdiak zerbait erakatsi badigu, hauxe da : jendeen arteko harremanak beharrezkoak direla, numerikoak izan arren.

Zalantzazko garai huntan, mintzatzeak eta ikusmoldeen partekatzeak oharrarazi digu besten iritziak nola laguntzen ahal gaituen oharguneen atxemaiten. Segurki, ez ditu zailtasunak kentzen, bainan bederen arrangurei so egiten ahal zaie gibelatze handiagoarekin.

Gainera, ikusi ahal ukan dugu lekuko arizaleek igurikatzen dutena, nola bakotxak sendi dezakeen lurralde hunentzat dugun atxikimendua. 

Orain, behar dugu elkarrekin partekatzeko gutizia iraun arazi, harreman bizi eta jarraikien bitartez.

Bideo bilkurek erakutsi digute talde lana egiten ahal dela, denak mintza araziz eta iritzi ezberdinak entzunez. Tresna numerikoek ahalbidetzen dituzte horrelako ekimenak.

WhatsApp, Twitter, linkedin eta besteek…segurtatzen dute taldean lan egiten ahal dugula batzuen eta besteen harat hunatak trabatu gabe.

Dudarik gabe, molde egokiena kausituko dugu.

HEMEN Elkarteak bideo bilkura baliosak antolatu ditu. Hemendik aitzina, entseatuko gira jendeen etorraraztera  bainan ere beste bideo bilkura batzuen bidez gure bazkideei parte har arazten lekuko ekonomiaren bizitzan.

30- Ira2020
Par: Hemen
728 Views

2020ko sartzea, gero berri bat molda lezakeen bultzada?

sartzeaHorra, uda ondar egunetan da, eskola sartzea egin da eta oporrak  bururatuak dira.

Urtaro arras berezi hunen ondotik, arra abiatu behar dugu, baldintza oso zailetan,Txinako sukar horren gatik.

Udaberrian bi hilabeteko geldialdi horren ondorioak pekatu beharko dira.

Irail atsarrean, INSEE egiturak, txosten bat atera du, zointan  erakusten duten, iharduerak ainitz goititu direla agorrilean eta barne etekin gordinaren jaustea uste baino apalagoa izanen dela.

Hala balitz hobe !

Gizarte larrialditik ez dugu eskapurik. Hemendik abendorat, lan gabezia azkartuko litaike, hala nola arlo batzuetan bereziki oso gogorki : hegazkingintzan, ostalaritzan, kultur  ihardueretan, eta abar…

Hal ere, aintzinatu behar dugu, ahal dena salbatuz eta oroz gainetik geroari buruz gogoetatu. 

Gelditu lekuan berriz hasten ahalko girea ?

Hain segur ez, erosleen usaiak aldatu dira, eta ekoizteko moldeak arra ikusi behar dira. 

Nola egin jauzi haundi bat ?

Lehengo egiteko moldeetan eta erosteko usaietan ezin da segitu. Frango fite beharko egokitu, bizitzeko maneran gauzak aldatzen ari baitira, larrialdi hunen gatik bainan ere Klima aldaketari buru egiteko.

Gure enpresalariak ezin konponduzko egoeran direa ?

Gure lurraldeak, dauzkan eragileekin, badu buru egiteko gaitasuna. Industrian norabide berriak proposatzeko, arloak  osoagoki pentsatuz eta bide berriak ikertuz.

Langileen gaitasunak zabalagoak izan beharko dira.

Tokiko formakuntza zentroekin batera, ikerketa garrantzisuak egin beharko dira norabide berri batzu atxemaiteko.

Nola hartu norabide bat zalantzazko egoera huntan ?

Geroari begira, kezka haundiago da gero hurbil batean, jakinez gaitz hau berriz itzultzen ahal dela…

Alta, beharrezkoa izanen dira talde gogoetak eta lanak.

Xantza badugu, Iparraldean tresna batzu baititugu :

Garapen kontseilua, elkarte herrikoiak, gizarte ekonomia saileko batasunak, enpresarien elkarteak..

Denen beharra ukanen dugu gure lurraldearen geroa asmatzeko.

Ahalaz, ez ditugu bakarrik kausitzen ahal diren aukerak baliatu behar

Denek gure lurraldeari dugun atxikimenduari esker eta ditugun gaitasunekin, urte batzuentzat garapen plangintza bat asmatzen ahalko dugu.