30- Ira2020
Par: Hemen
324 Views

2020ko sartzea, gero berri bat molda lezakeen bultzada?

sartzeaHorra, uda ondar egunetan da, eskola sartzea egin da eta oporrak  bururatuak dira.

Urtaro arras berezi hunen ondotik, arra abiatu behar dugu, baldintza oso zailetan,Txinako sukar horren gatik.

Udaberrian bi hilabeteko geldialdi horren ondorioak pekatu beharko dira.

Irail atsarrean, INSEE egiturak, txosten bat atera du, zointan  erakusten duten, iharduerak ainitz goititu direla agorrilean eta barne etekin gordinaren jaustea uste baino apalagoa izanen dela.

Hala balitz hobe !

Gizarte larrialditik ez dugu eskapurik. Hemendik abendorat, lan gabezia azkartuko litaike, hala nola arlo batzuetan bereziki oso gogorki : hegazkingintzan, ostalaritzan, kultur  ihardueretan, eta abar…

Hal ere, aintzinatu behar dugu, ahal dena salbatuz eta oroz gainetik geroari buruz gogoetatu. 

Gelditu lekuan berriz hasten ahalko girea ?

Hain segur ez, erosleen usaiak aldatu dira, eta ekoizteko moldeak arra ikusi behar dira. 

Nola egin jauzi haundi bat ?

Lehengo egiteko moldeetan eta erosteko usaietan ezin da segitu. Frango fite beharko egokitu, bizitzeko maneran gauzak aldatzen ari baitira, larrialdi hunen gatik bainan ere Klima aldaketari buru egiteko.

Gure enpresalariak ezin konponduzko egoeran direa ?

Gure lurraldeak, dauzkan eragileekin, badu buru egiteko gaitasuna. Industrian norabide berriak proposatzeko, arloak  osoagoki pentsatuz eta bide berriak ikertuz.

Langileen gaitasunak zabalagoak izan beharko dira.

Tokiko formakuntza zentroekin batera, ikerketa garrantzisuak egin beharko dira norabide berri batzu atxemaiteko.

Nola hartu norabide bat zalantzazko egoera huntan ?

Geroari begira, kezka haundiago da gero hurbil batean, jakinez gaitz hau berriz itzultzen ahal dela…

Alta, beharrezkoa izanen dira talde gogoetak eta lanak.

Xantza badugu, Iparraldean tresna batzu baititugu :

Garapen kontseilua, elkarte herrikoiak, gizarte ekonomia saileko batasunak, enpresarien elkarteak..

Denen beharra ukanen dugu gure lurraldearen geroa asmatzeko.

Ahalaz, ez ditugu bakarrik kausitzen ahal diren aukerak baliatu behar

Denek gure lurraldeari dugun atxikimenduari esker eta ditugun gaitasunekin, urte batzuentzat garapen plangintza bat asmatzen ahalko dugu.