urtarrila 2022

09- Urt2022
Par: Hemen
477 Views

HEMEN-ek tokiko bilkurak berriz antolatuko ditu Xedebat-ekin: zatoz gurekin !

2022a datorkigu. Ipar Euskal Herriari atxikia den jende taldea sustatzeko gogo haundiarekin. Iparraldearen garapen iraunkorraren alde parte hartu nahi duten jendeen akulatzea da gure asmoa.

Elgarri kemen eta adimendu asko opa ditzagun gure proiektuetan aintzina arazteko.

HEMEN-en ustea da orain dela tenorea Trantsizio Ekologiko, Energetiko eta Soziala bultzatzeko. Hortarako 2019an HEMEN hasi zen Iparraldeko Hirigune Elkargoaren sustenguarekin Xedebat proiektua bideratzen.

Bere helburua Iparraldeko crowdfunding tresna elebidun bat eskaintzea zen, biztanleriari lurralde honi buruzko proiektu kolektiboak ezagutzeko eta laguntzeko parada eskaintzea.

Tokiko bilkuren eta www.xedebat.eus gune elebidunaren bitartez, nahi ginuke lekuko biztanleek berraurkitzea eta laguntzea enplegu sortzen, zirkuitu laburrak sustatzen ari diren tokiko eragileak. Inguruko finantzabideak eta erosketak, ekonomia sozial eta elkargoaren moldeak garatuz, ekologikoagoa eta hurbilagokoa den ekonomia indartzeko.

Era berean, tokiko eragile hauek kurutzatzea nahi ginuke, beren ezagutzak partekatzeko, lankidetzan ekoizteko, baliabideak ezarriz bataren edo bestearen eskura… Xedea da lurralde elkarlan ekosistema baten alde egitea.

“Xedebat” taldeak hamar bat elkarte biltzen ditu gaur egun, scop edo SCIC (Hemen, CLEFE, IKPB 58, BLE, ALB, Andere Nahia, Etxalde, Euskal Moneta, Oasis du tendre vers, Sabaia, Ethico Plus, Fablabea…) eta egunetik egunera hazten ari da, proiektuak dituzten talde berriak sarraraziz.

Crowdfunding tresna elebiduna sortu du (www.xedebat.jadopteunprojet.com), biztanleriak lurralde honi buruzko talde proiektuak ezagutu eta lagundu ditzan.

Segurtatu behar dugu bi taldeek beren helburua betetzea (3000 € Sabaiak, 5000 € Ethico plus-ek), gero beste proiektu interesgarri batzu agertuko baitira (Fablabea, BLEko Hazien etxea, Etxalde, …). Lehenbizikoen arrakasta hurrengoentzat bultzada bat izanen da ; gainera esperientzia ona aztertzeko, gero hobeki egiteko gisan.

Horra zertarako urtarrilaren 19an, asteazkenez, arratseko 19tan Eusko Ikaskuntzako lokalean iraganen den bilkurara gonbidatzen zaitugun 2 proiektu hoien ezagutzeko.

Geroxago, Euskal Herri barnekaldean beste bi bilkura antolatuak izanen dira. Hauek iragarriko dizkizugu beren tenorean.

Parada izanen da Xedebat batasuna elgarretaratzeko, bai eta nahi dutenek, oraingo proiektuak zuzenean diruz laguntzeko. 2022. urtearen hasiera denok batera ospatzeko plazerra ere ukanen dugu adiskidantzazko giro batean zintzurra bustiz.