apirila 2020

16- Api2020
Par: Hemen
943 Views

Euskal Herriko laborariek tokiko mozkinak eskaintzen dizkizuete

LEKUKOA laborarien eta erosleen arteko elkartasun topagune bat da nun denek urrats bat egin behar duten besteari buruz.
Tresna horrek Euskal Herriko laborarien nahikari kolektiboa biltzen du, tokiko janari ainitza eta kalitatezkoa eskaintzeko.
LEKUKOA 30 urte baino gehiago laborantxa herrikoia defendatu duten Euskal Herriko laborari egiturek zuzenean asmatu eta kudeatu duten topagunea da.
Egungo kinka gaixtoa gainditu-eta, lotura iraunkorrak sortzeko esperantza badugu.
“Gure egiturek – hots Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea-Idoki, Biharko Lurraren Elkartea CIVAM, Euskal Herriko Laborantxa Ganbara, ELB sindikatuak – beren ekoizpena zuzenean saltzen duten 400 etxalde biltzen dituzte.
Egunero elkarlanean ari gira elikagaien burujabetza segurtatzeko, lehenetsiz ekoizpenen kalitatea, gure kulturaren, ingurunearen eta abereen errespetuan. 
Berantetsia dugu merkatuetan berriz zuen ikustea, zuen seme-alabek jantokietan gure ekoizpenak eska ditzaten, tokiko mozkinen dendek  berriz beren ateak ideki ditzaten eta jatetxeek ere apairu goxoak presta dezaten tokiko osagaiekin.”

(LEKUKOA webgunean sar zaite)

Topagune hau denbora laburrez sortu zen, laborantxa herrikoia  garatzeko lan egiten duten elkarteei esker, etxe ekoizleen garapena ahalbidetuz. Horrek funtsezko larrialdi bati ihardestea ahalbidetu zuen, Iparraldeko biztanleek kalitatezko produktuak eskuratzeko gisan.

Oraingo kinka txarrean ageri da, gure laborariei esker behar bezala jaten segitzen dugula.

Kinka gaixto honen ondotik, denek batean pentsatu beharko dugu nola jokatu gure ingurunearekin, laborariekin, ofizialeekin eta bertze herritarrekin bizikidetza hoberena bideratzeko.

Beharbada, horrelako ekimen iraunkor bat asma ginezake konponbide digital aintzinatuekin, ekoizle eta erosleen arteko hurbiltzeak iraun dezan, bidenabar gure ama lurraren errespetua bilatuz …
Categories:
16- Api2020
Par: Hemen
931 Views

Epe labur, ertain eta luzean zer ondorio ukanen ote du Covid-19 kutsuak ?

Ipar Euskal Herrian, Europako leku guzietan bezala, kutsu gaixto horrek herrietako jarduerak erabat geldiarazi ditu.
Lehenik eta behin behar dugu etxean egon izurrite hau ahal bezain laster desager dadin. Horretarako, elikagaien hornikuntzan laguntzeko elkartasun ekimenak oso interesgarriak dira. Ondoko artikuluan “Lekukoa”-ri buruz hitz egingo dugu.
Gure lurraldean ere osasun saileko langileen lan izigarria eskertzekoa da, eta bada heietaz harro izaitekoa.

Nola nahiz, bizi dugun egoera huntatik badugu nun zer ikas. Sekulan baino gehiago orain da elgarrekin gogoetatzeko ordua. HEMEN elkarteak, beti bere sare ekonomiko eta sozialarekin elkarlanean, araberako ekimen batzu hartuz, bakoitza lagunt dezake bere ingurumena hobetzen.

Dagoeneko elkarlan bat hasia dugu “enpresari engaituen sarea” rekin:

  • beren enpresari kezka nagusiak modu kolektiboan aztertzeko,
  • tokiko eragileak (enpresak, elkarteak) bilduz, beren bezeroen eta botere publikoen beharrei eta galderei ihardesteko elkarturik egonez
  • baliabide mota guziak elkartuz jarduerak berriz abiarazteko eta Trantsizio Ekologiko eta Energetikoa gauzatzeko beharrezkoak diren aldaketak antolatzeko
  • osasungintzan, energia berriztagarrietan, eko-eraikuntzan … diren aukerak aztertzeko.

Denek elgarrekin, gure ingurune ekonomiko eta soziala hobetu genezake, erantzukizun sozial eta ekologikoa lehenesten duten arau berriekin, ber denboran mundu zabalari idekidura bat atxikiz.

Hara hor hainbat gogoeta bide, elgarrekin eztabaidatu eta XXI. mendeko Ipar Euskal-Herria eraikitzen lagunt dezaketenak.

Categories:
14- Api2020
Par: Hemen
999 Views

ATELIER TXAB HOLA, ETXARRIn enpresa berria

Julien DUPIN-ek bere enpresa 2019ko ekainean sortu zuen ETXARRIn.

2 urtez aprendizgoa eginik eta 13 urtez langile gisa lanean arizanik, Julien,Txab Hola izeneko proiektua martxan emaiteko prest senditu da.

Julien-ek zurlanak egiten ditu eraikuntza berrietan edo zaharberritzetan. Horrez gain TXAB HOLAk eskaintzen ditu egurrezko etxeak, etxe txikiak “tiny house”, bakotxaren neurriko etxebizitza arinak eta barneko edo kanpoko apainketak.

Puska eta altzari bereziak ere sortzen ditu Julien-ek.

Erabilitako ekai guziak jatorri ekologikoa segurtatua dute eta zur motak bertakoak dira, ustelezinak.

Julien-ek autoeraikuntzarako laguntza ere eskaintzen du; Beharren arabera, hori egokitzen du proiektu bakoitzari.

Amikuzeko Indar Développement batasunari esker, Julien GILTZAK CLES-eko jendearekin harremanetan jarri zen.

GILTZAK CLES-ek laguntza ekonomikoa ekarri zuen hasieran, bai eta Amikuzeko aurrezki taldearen aholkuak eta bultzada ere.

Txab Holaren garapen aukerak ainitzak dira, hala nola itzuliak diren etxe bioklimatikoen eraikitzeari buruz.

 

Argibide guziak www.atelier-txabhola.com webgunean

https://www.facebook.com/julien.dupin.txabhola/ orriari ere beha dezokezu.

 

Lampe Txab hola Ossature tiny House Tiny et camion

Categories:
14- Api2020
Par: Hemen
1054 Views

ANIMATZAILE BERRI BAT HEMEN ELKARTEAN

2020ko martxoaren 3az geroztik, Francis CARRICART HEMEN Elkartean lanean hasi da akulatzaile gisa.

Francis CARRICART Ezpeletako bizilaguna da enpresari edo arduradun esperientzia haundikoa.

Euskalduna, tokiko elkarteetan engaiatua, esku huskako pilotari ohia, bere lan arloak izan dira alzarigintzan bai eta eremu profesionalak eta komertzialak apaintzale hogoi bat urtez. Gainera, duela urte batzuk INDARen animatzailea izan zen Donibane Garazin 2007tik 2013ra enpresa sortze edo garatze tokiko proiektuak gauzatzen laguntzeko.

 

Daukan tokiko enpresa munduaren ezagutza abantail bat da eta berari agindutako eginkizunak hauek dira:

  • Joan eta ezagutu Mathilde LE COSSEC-ek 2019an egindako “enpresari engaituen sarea” ; bereziki inkestan parte hartu duten enpresalariek
  • Enpresa hauekin bilkurak antolatu, atera arazteko tokiko garapena eta lankidetza indartu lezaketen ekimenak
  • Herriko Etxeekin lotura ukaitea jarduera ekonomikoa beren lurretan finkatzeko
  • Elkartearen komunikazioa segurtatu bulegokideen artean finkatu norabideen arabera
  • Elkartera deitzen dutenei ihardestea.

HEMEN Elkarteak Euskal Herriko ekonomia eragileendako topagune eta gogoeta lekua izan nahi du. Bizi dugun garai berezi honetan, ezinbestekoa da akulatzaile bat hor izaitea Iparraldeko arizaleen arteko loturak garatzeko.