Egilea: Hemen

Hemen Articles
HEMEN-ek tokiko bilkurak berriz antolatuko ditu Xedebat-ekin: zatoz gurekin !

HEMENek parte hartzen duen XEDEBAT lan taldeak crowdfunding tresna elebiduna sortu du (www.xedebat.jadopteunprojet.com), biztanleriak lurralde honi buruzko talde proiektuak ezagutu eta lagundu ditzan. Segurtatu behar dugu bi taldeek beren helburua betetzea (3000 € Sabaiak, 5000 € Ethico plus-ek), gero beste proiektu interesgarri batzu agertuko baitira (Fablabea, BLEko Hazien etxea, Etxalde, ...). Lehenbizikoen arrakasta hurrengoentzat bultzada bat izanen da ; gainera esperientzia ona aztertzeko, gero hobeki egiteko gisan. Horra zertarako urtarrilaren 19an, asteazkenez, arratseko 19tan Eusko Ikaskuntzako lokalean iraganen den bilkurara gonbidatzen zaitugun. Geroxago, Euskal Herri barnekaldean beste bi bilkura antolatuak izanen dira. Hauek iragarriko dizkizugu beren tenorean.

View : 142
AZAROA: Ekonomia eraldatzailearen hilabetea

Hemen elkarteak parte hartzen du ekintza desberdin batzuetan. Ala nola Elzondon egiten dugun topaketan. Zato zu ere zure iritzia emaitera. https://framaforms.org/inscription-inskripzio-erregistroa-1634538048

View : 133
Tokiko enpleguari buruzko ekintza :

Enplegu foro desmaterializatua da. Hemen Andere Nahia eta Atelier Lan Berrirekin lankidetzan ari da lanean, bi astetarik 2 orduz enpresak eta hautagaiak  konektatuko dituen informatika plataforma bat asmatu dugu. Enpresek bideo bidez aurkezten dute beren burua, baita eskatzaileek ere, eta 2 ordu horietan nahi izanez gero bideo zuzenean egiteko aukera ematen zaie.Ekintza honen bidez, komunikazio tresnak lotura […]

View : 111
Xedebat komunitatea

Klima Iparraldeko egitasmo kolektiboek beraien crowdfunding plataforma badute: xedebat.jadopteunprojet.com . 3 xede laster aurkeztuak izanen dira. Barnekaldetik hasi eta gune urbanizatuaruntz trantsizio ekologikoa eta energetikoaren alde ezberdinak adieraziko dituzte.Horregatik du XEDEBAT proiektuak Euskal Hirigune Elkargoko sustengua ukan, zikuitu laburren sailean, hemen dirustatze arloan.Bainan XEDEBAT izapidearen oinarria du diru emaileen jendartea sortzea, harreman soziala sustatzen dituzten […]

View : 133
Hemen eta klima plana

HEMENek galdezketa bat bidali zuen bere sareko enpresei (hirurogei inguru). Honek inguruko enpresen praktikak aztertzea dakar, ingurumenari eta gizarteari dagokionez. Hemenek enpresetan erabilerak ebaluatzea proposatzen du, praktika horiek hobetzeko ekintza-plan bat martxan jarri ahal izateko. HEMENek erantzunak idazten laguntzen die. Bilduma bat eskaintzen zaie enpresei, enpresek praktikak hobetzen ari daitezen bide-orri bat zehazteko. Hobekuntza-plan bat […]

View : 116
KAIOLAN

Hemen elkarteak asmatu du eta parte hartzen du Hilabetero irratsaio batzutan Euskal Irratietan. Ideia  lan munduaz hitz egitea da, bizilagun guztiek tokiko lan ekintzaileak eremu horretaz hitz egiten entzun dezaten. Iparraldeko biztanle gehienek  bere inguruan ekintzaile diren hurbileko jendeak  entzun  ditzaten  beren lan arloko ezparruaz mintzatzen. Ikuskizun bakoitzean 3z pa4 gonbidatu ditugu, hemen bizi eta […]

View : 165
Hemen “Euskal Herrian bizi eta ezpekulaziorik ez” 100en deialdian

Zergatik sinatu dugu helegite hau? Hemen duela 40 urte sortu zen « lan et bizi euskal herrian »  lemapean. Enpleguaren beharra aldarrikapen bertutetsu eta adostua zen, Hemen gorpuzten zuen. 2021ean, Euskal Herrian etxebizitza bat  aurkitzeko ahal izaitea  izaera bereko eskaria da, garai hartan enplegua bezain garrantzitsua. Etxebizitza prezio onargarrian eskatzen ditugu eta, urte osoan. Hemen  Elkartea parte […]

View : 664
2020ko Iraileko Lan eskaintzak

Gure kideen lan eskaintza batzu segi arazten dizuegu ondotik, behar diren loturak kausituko dituzue. Segi gure Facebook horria, nun pasatzen ditugun agertzen diren eskaintzak https://www.facebook.com/hemenherrikoa Astigarraga Kit Linek zuzendari komertziala bilatzen du: https://www.astikitline.es/fr/empresa.php Xehetasunak:      Annonce – DIRECTEUR COMMERCIAL INTERNATIONAL 2020       2. Bastidarrak logiztika kide bat behar du: https://www.facebook.com/yaourtibaski/photos/a.938375822929435/2792801057486893/       […]

View : 594
BASTIDARRA, egokitzen eta berrikuntzak egiten dakien enpresa

  Bastidarra esnetegia lantegi bizia da , Hubert Candelek sortu zuen duela 10 urte. Laborari seme, kudeatzaile hunek nahi izan du bere sort’ herrian lantegi bat sortu, tokiko  esne ekoizleek ukan dezaten aterabide bat esne on bat ekoizteko eta prezio zuzenean saltzeko. Enpresa huni esker, balioa sortzen da tokian berean kalitatzeko mozkinak eskainiz bezero ainitzi, […]

View : 560
Teknologia berriei esker loturak azkartu.

Hetsialdiak zerbait erakatsi badigu, hauxe da : jendeen arteko harremanak beharrezkoak direla, numerikoak izan arren. Zalantzazko garai huntan, mintzatzeak eta ikusmoldeen partekatzeak oharrarazi digu besten iritziak nola laguntzen ahal gaituen oharguneen atxemaiten. Segurki, ez ditu zailtasunak kentzen, bainan bederen arrangurei so egiten ahal zaie gibelatze handiagoarekin. Gainera, ikusi ahal ukan dugu lekuko arizaleek igurikatzen dutena, […]