iraila 2020

30- Ira2020
Par: Hemen
991 Views

2020ko Iraileko Lan eskaintzak

Gure kideen lan eskaintza batzu segi arazten dizuegu

ondotik, behar diren loturak kausituko dituzue.

Segi gure Facebook horria, nun pasatzen ditugun agertzen diren eskaintzak

https://www.facebook.com/hemenherrikoa

  1. Astigarraga Kit Linek zuzendari komertziala bilatzen du:

https://www.astikitline.es/fr/empresa.php

Xehetasunak:      Annonce – DIRECTEUR COMMERCIAL INTERNATIONAL 2020

      2. Bastidarrak logiztika kide bat behar du:

https://www.facebook.com/yaourtibaski/photos/a.938375822929435/2792801057486893/

      3. Agour  esnetegiak gasna egile bat bilatzen du:

https://agour.com/fr/content/57-agour-recherche-un-fromager-

           Bainan ere ERP informatika sistemaren arduradun bat:

https://agour.com/fr/content/78-recherche-chef-de-projet-deploiement-erp

           Edo bestalde esportazio arduradun bat:

https://agour.com/fr/content/76-responsable-export-maison-agour

           Eta gasna egile bat ikerketa eta garapenean berezitua:

https://agour.com/fr/content/77-recherche-fromager-responsable-recherche-et-developpement-

           Eskaintza guziak agertzen dira hemen:

https://agour.com/fr/content/22-nous-rejoindre

      4. Euskal Monetak Euskara garapenaren arduradun bat bilatzen du:

https://www.euskalmoneta.org/2020/09/16/leusko-recrute-un%c2%b7e-charge%c2%b7e-de-developpement-euskara/

      5. CLPB ( Cooperative laitiere du Pays basque)k gasna egile bat bilatzen du Aldudeko gasnategiarentzat:

https://www.facebook.com/EntreprisesBascoLandaises/posts/3069383213107659

      6. HEMEN Architecture enpresak  behar du arkitekto bat, ala apainketan berezitua den arkitekto bat, edo deseinuan hartzeko kide bat:

https://www.facebook.com/110936066931924/photos/a.145007383524792/359778805380981/

30- Ira2020
Par: Hemen
884 Views

BASTIDARRA, egokitzen eta berrikuntzak egiten dakien enpresa

Logo bastidarra

 

Bastidarra esnetegia lantegi bizia da , Hubert Candelek sortu zuen duela 10 urte.

Laborari seme, kudeatzaile hunek nahi izan du bere sort’ herrian lantegi bat sortu, tokiko  esne ekoizleek ukan dezaten aterabide bat esne on bat ekoizteko eta prezio zuzenean saltzeko. Enpresa huni esker, balioa sortzen da tokian berean kalitatzeko mozkinak eskainiz bezero ainitzi,

6 ekoizleek ekartzen dute esnea eta 30 bat langileek lan egiten, 100 mozkin desberdin ekoitziz, 3 ehuneko bat bezeroentzat.

Hazkunde jarraikia zen, mozkin berriak  asmatuak, Txinako sukarra sartu zaukularik.

Izialdura haundia izan da talde guzian.

Mozkin banatze batzu bat batean gelditu dira ( jantegi publikoak)

Ihardokitzea ezinbestekoa zen ; eta lantegian denek berehala egin dute.

Esnea hor izanki, ekoizpena ez zen gelditzen ahal.

Saltzeko moduak atxeman behar izan dira ; merkatu berri batzu kausitu( ekoizpen horren bizi iraupena hilabete batekoa izanki, ez ziren soto batean atxikitzen ahal).

Kudeaketa taldeak zalutasun haundiz aterabideak kausitu ditu langileen engaiamenduari esker ; salmentak berriz goititu dira eta ekoizpenak segitu du .

Txinako sukarrak enpresaren gaitasunak agerian eman ditu :

 

  • Egokitze gaitasuna
  • Enpresarekilako lotura
  • saltzeko bizkortasuna
  • Berritzeko gaitasuna ekoizpenean eta antolakuntzan
  • Mozkinen kalitatearen segurtamena

Larrialdiaren ondoko lehen bilduma egitean, kudeatzaileek badakite lan taldean kondatzen ahal dutela, inbertsioak segitzen ahal dituzte,  teknologia ahal berrien menperatzea baitezpadakoa da merkatu berri batzu kausitzeko.

Fidantzia hor dago, enpresa prest da proiektu berrietan sartzeko, jakinez antolaketa hobetzea baitezpadakoa dela emaitzak hobetzeko.

Lan kide berriak beharko dira lan gehigarriak segurtatzeko.

Bastidako laborariek badakite BASTIDARRA enpresarekin partaidegoan lan egiten ahal dutela .

 

Produits bastidarraEquipe bastidarra

 

Bastidarra: Tokiko kalitatezko esnekiak

 

www.bastidarra.fr

30- Ira2020
Par: Hemen
842 Views

Teknologia berriei esker loturak azkartu.

image reseau

Hetsialdiak zerbait erakatsi badigu, hauxe da : jendeen arteko harremanak beharrezkoak direla, numerikoak izan arren.

Zalantzazko garai huntan, mintzatzeak eta ikusmoldeen partekatzeak oharrarazi digu besten iritziak nola laguntzen ahal gaituen oharguneen atxemaiten. Segurki, ez ditu zailtasunak kentzen, bainan bederen arrangurei so egiten ahal zaie gibelatze handiagoarekin.

Gainera, ikusi ahal ukan dugu lekuko arizaleek igurikatzen dutena, nola bakotxak sendi dezakeen lurralde hunentzat dugun atxikimendua. 

Orain, behar dugu elkarrekin partekatzeko gutizia iraun arazi, harreman bizi eta jarraikien bitartez.

Bideo bilkurek erakutsi digute talde lana egiten ahal dela, denak mintza araziz eta iritzi ezberdinak entzunez. Tresna numerikoek ahalbidetzen dituzte horrelako ekimenak.

WhatsApp, Twitter, linkedin eta besteek…segurtatzen dute taldean lan egiten ahal dugula batzuen eta besteen harat hunatak trabatu gabe.

Dudarik gabe, molde egokiena kausituko dugu.

HEMEN Elkarteak bideo bilkura baliosak antolatu ditu. Hemendik aitzina, entseatuko gira jendeen etorraraztera  bainan ere beste bideo bilkura batzuen bidez gure bazkideei parte har arazten lekuko ekonomiaren bizitzan.

30- Ira2020
Par: Hemen
758 Views

Euskal Hirigune Elkargoa tokiko arizaleen zerbitzura

Poles territoriaux CAPB

Eztabada ainitzen ondotik, gure hautetsiek beren karguak hartuak dituzte orain.

Haize berritzaile batek ufatu du eta hautetsi berriek erakutsi eskualde bakotxak garrantzi haundiagoa ukaiteko nahia. Tokiko garapean parte hartu behar lukete.

Elgarrekin lan egin behar dugu hautetsiek proposa ditzaten  beharrezkoak diren lur, eraikin, bainan ere bide edo azpiegitura guziak,  herritarek lan egiteko ahalak ukaiteko gisan.

Neurriko garapen bat beharko da bideratu ekologia ahal bezain untsa begiratzeko.

Eskuz esku arizanez, aterabide egokiak beharko dira aurkitu,jendeen harat-hunatak ahal bezain untsa antolatzeko.

Garapen kontseiluak argitaratu du txosten bat, herritarren artean egin  inkesta baten ondorioekin. Denek beharko dugu engaiatu hartuko diren erabakiek indar dezaten denak izan gaitezen lurralde bizi, zaindu eta errespetatu huntako kide.

Larrialdiaren 9 erakaspenak 

Txostenak irakurtu eta sartu proposatu talde batean, zure interesaren arabera

Lurralde bakoitzean enpresariek eta hautetsiek elgarrekin lan egitea garrantzizkoa izanen da.

Harreman jarraikiek ahalbidetuko dituzte aterabide egokiak.

Hemen elkarteak aurkezpen bat eginen du eskualde bakoitzean, herri bakoitzari eskainiz bere zerbitzuak, proiektuak ateratzen laguntzeko. Gure elkarteak enpresarien eta hautetsien arteko loturak errexten ahal lituzke, bereziki  gai minberak edo geroari buruzko gogoeta sakonak egin behar direlarik..

30- Ira2020
Par: Hemen
717 Views

2020ko sartzea, gero berri bat molda lezakeen bultzada?

sartzeaHorra, uda ondar egunetan da, eskola sartzea egin da eta oporrak  bururatuak dira.

Urtaro arras berezi hunen ondotik, arra abiatu behar dugu, baldintza oso zailetan,Txinako sukar horren gatik.

Udaberrian bi hilabeteko geldialdi horren ondorioak pekatu beharko dira.

Irail atsarrean, INSEE egiturak, txosten bat atera du, zointan  erakusten duten, iharduerak ainitz goititu direla agorrilean eta barne etekin gordinaren jaustea uste baino apalagoa izanen dela.

Hala balitz hobe !

Gizarte larrialditik ez dugu eskapurik. Hemendik abendorat, lan gabezia azkartuko litaike, hala nola arlo batzuetan bereziki oso gogorki : hegazkingintzan, ostalaritzan, kultur  ihardueretan, eta abar…

Hal ere, aintzinatu behar dugu, ahal dena salbatuz eta oroz gainetik geroari buruz gogoetatu. 

Gelditu lekuan berriz hasten ahalko girea ?

Hain segur ez, erosleen usaiak aldatu dira, eta ekoizteko moldeak arra ikusi behar dira. 

Nola egin jauzi haundi bat ?

Lehengo egiteko moldeetan eta erosteko usaietan ezin da segitu. Frango fite beharko egokitu, bizitzeko maneran gauzak aldatzen ari baitira, larrialdi hunen gatik bainan ere Klima aldaketari buru egiteko.

Gure enpresalariak ezin konponduzko egoeran direa ?

Gure lurraldeak, dauzkan eragileekin, badu buru egiteko gaitasuna. Industrian norabide berriak proposatzeko, arloak  osoagoki pentsatuz eta bide berriak ikertuz.

Langileen gaitasunak zabalagoak izan beharko dira.

Tokiko formakuntza zentroekin batera, ikerketa garrantzisuak egin beharko dira norabide berri batzu atxemaiteko.

Nola hartu norabide bat zalantzazko egoera huntan ?

Geroari begira, kezka haundiago da gero hurbil batean, jakinez gaitz hau berriz itzultzen ahal dela…

Alta, beharrezkoa izanen dira talde gogoetak eta lanak.

Xantza badugu, Iparraldean tresna batzu baititugu :

Garapen kontseilua, elkarte herrikoiak, gizarte ekonomia saileko batasunak, enpresarien elkarteak..

Denen beharra ukanen dugu gure lurraldearen geroa asmatzeko.

Ahalaz, ez ditugu bakarrik kausitzen ahal diren aukerak baliatu behar

Denek gure lurraldeari dugun atxikimenduari esker eta ditugun gaitasunekin, urte batzuentzat garapen plangintza bat asmatzen ahalko dugu.