10- Mar2019
Par: Hemen
1332 Views

Unibertsitate formakuntza bat laborantza agroekologikora iragaiteko

Zonbait urtez HEMEN elkartea eta beste partzuer andana bat lanean arizan gira Unibertsitate formakuntza baten xutik ezartzen.  Xedea da ekartzea eskualdeetako lur jakintza eta ekologiari lotua den erakaskuntza berriari buruzko ikuspegi orokorra eta jakitatea, aldi berean arlo asko hunkiz (ekonomikoa, kulturala, soziala…).

Formakuntza hunek 300 orenetako aplikazio proiektu bat ere badauka. Lagunduko ditu laborantza agroekologikora iragaite egitasmoa eraikitzen eta gauzatzen, edo ekoizpen modu batzuetan ari direnak. Bai eta ere hortaratzeko beste batzu mail ezberdinetan (garapena, formakuntza, finantza arloak) lagundu behar dituzten presunak.
Nori dagokion
Unibertsitate diploma dagokie ofiziokoei, lanean ari edo ez, laborantza agroekologikora iragaitean parte hartzen duten guziei (laborariak, laborantxa ganbaretan, garapen elkarteetan, herriko etxetan, herri elkargoetan, banketxeetan, ikastetxeetan…).
Formakuntzara sarbidea eginen da hastapeneko formakuntzan eta formakuntza jarraikian. Unibertsitate diploma idekia da baxotik lekora 3 urteetako ageria egiaztatzen duten presuna guziei. Ageri hori ez dutenek formakuntzarako sarbidea ukan dezakete batzorde pedagogikoaren ganik, hunekin mintzatu ondoan.
Xedea da 2019ko maiatzean has litaiken formakuntzaren zati bat Angeluko Montauryn egitea eta bestea Baxenabarren edo Lapurdi barnekaldean. Argitasun gehiago ukaiteko, ikus hemen edo idatzi helbide huntara : fabienne.feutry@univ-pau.fr

Formakuntzaren plaketa (euskaraz)

Formakuntzaren plaketa (frantsesez)

(*) 2014an Eusko Ikaskuntzak eta Hemen elkarteak goi mailako formakuntza baten proiektua abiatu zuten. Dinamika hortan sartu ziren EHLG, BLE eta UPPA erakundeak 2019 an xutik emanez.

Categories:
WordPress » Erreur

Il y a eu une erreur critique sur ce site.

En apprendre plus sur le débogage de WordPress.