Onddoenea:
Bi urte baino gehiagoko ernaldiaren ondotik, « Onddoenea » elkarte bat sortu da, Bidarraiko zabalduko den gunean (lehen infernuko zubiko hotela zena) heren lekuaren animazioa eta kudeaketa helburu duena.
Horrela, herritar talde bat mobilizatu da, toki hortan eta herrian egin ahal izanen diren aktibitateak eta animazioak kudeatzeko.
Kanaldudeko hurbiltasunak ikusizko audioaren inguruko aktibitateak irudikatzea ahalbidetu du, eta, aldi berean, trukaketak eta elkartze kultural eta sozialak herriko bizitzarako behar baino gehiago barne hartzea.
Bestalde, Herriko Etxeak eraikinaren birgaitze osorako beharrezkoak diren ikerketak kontratatu ditu, eta 2024 urtean behin-betiko planak agertu beharko lirateke.
Hemen proiektu horri lagundu dio, bereziki, herriko bilkuren animazioarekin, kemenak mugiarazteko eta beharrak zehazten laguntzeko. Beti elkarte berriaren ondoan gaude, heren lekuan egin litezkeen aktibitateak irudikatzen laguntzeko.