FABLABEA:
FabLabea, aldi berean, Herren leku bat eta FabLab bat da, antzinako egur labearen inguruan eraikia (Labea), Herensuge izendatua, herensugearen euskal aldaera. Leku hau publikoari irekia da, teknika tradizional eta numerikoen bateratze izpiritu batekin. (3D inprimagailuak, laser mozketak, ordenagailuak…) https://fablabea.eus /
HEMEN Elkarteak elkartearen Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du.
Kalitate profesionaleko ekipamendu horietan inbertitzeak enpresekin proiektuak egitea ahalbidetzen du. Gure partaideek prototipoak egiteko baliabideak aurkitzen dituzte hemen, edo, bestela, beren tailer tresnen konponketa piezak egiteko.
Eskolekin, aisialdi zentroekin ere esku hartzen dugu, edo haien egituretan gure material mugikorrarekin, edo Fablabeara etortzeko gomitatzen ditugu. Tailer kolektiboen moldean, gazte horiek elkarrekin objektu ezberdinak eraiki ditzakete (adibidez: FM irratia, teleskopeak, etab…)
- urteaz geroztik, ostegun arratsaldeetan, elkarteak laguntza digitala egiten du telefono, tableta edo ordenagailuetan, jende zabalarentzat, gazteak apur bat ezinduak, pertsona aktiboak bainan presatuak edota adineko jendeak.
Hilean larunbat arratsalde batez bederen, kafe-tailer bat antolatua da kolektiboki entseatzeko, ile lehorgailuak, zulatzeko makinak, bizikleta, etab…konpontzen
Hazparneko lurraldeak, horrela, partekatze eta aktibitate leku bat du, deneri irekia.