Kategoria: CLEFE

18- Ots2024
Par: Hemen
67 Views

CLEFE (Ekinean ari diren emakumeentzako tokiko aurrezki elkarteak): zein egoeratan gaude?

Iparraldean CLEFEen iraupenaren segurtatzeko, haien gaztetzea eta garapena, Hemen-ek Andere Nahia elkartearekin,Itsasuko Habia enpresa gunean egoitza duena, lankidetzan aritzea deliberatu du.

2023ko azaroaren 18an, “CLEFEen Gailurrak” izeneko topaketa bat egin zen gune horretan. Hauxe zuen helburu:

– existitzen diren CLEFEetako kideak eta CLEFE baten laguntza izan duten pertsonak biltzea, batzuen eta besteen lekukotasunekin

– aurrezle potentzialak sentsibilizatzea

– finantzamendu bila dabiltzan ekintzaileen publikoa erakartzea

– CLEFE berri baten sortzea iragartzea Itsasun, “Neskak”

– gogoeta egiten hastea nola moldatuko garen egungo CLEFEak zabaltzeko eta gaztetzeko eta berriak sortzeko (bereziki BABari eta Hendaiako Donibane Lohizuneko eremuari buruz)

Inoiz baino gehiago, alde askotatik zaila den garai honetan, elkartasun aktiboa behar dugu. Gaur egungo CLEFEetako kide bakoitzak gizon edo emakume bat etxeratzea lortuko balu (erretiroaren inguruan, garai ona da pixka bat eskuragarri egoteko), aurrerapen ederra litzateke!

Beraz, ez izan dudarik CLEFE batera ithurbiltzeko eta gai horri buruzko gure hurrengo topaketetan parte hartzeko.

 

14- Api2020
Par: Hemen
999 Views

ATELIER TXAB HOLA, ETXARRIn enpresa berria

Julien DUPIN-ek bere enpresa 2019ko ekainean sortu zuen ETXARRIn.

2 urtez aprendizgoa eginik eta 13 urtez langile gisa lanean arizanik, Julien,Txab Hola izeneko proiektua martxan emaiteko prest senditu da.

Julien-ek zurlanak egiten ditu eraikuntza berrietan edo zaharberritzetan. Horrez gain TXAB HOLAk eskaintzen ditu egurrezko etxeak, etxe txikiak “tiny house”, bakotxaren neurriko etxebizitza arinak eta barneko edo kanpoko apainketak.

Puska eta altzari bereziak ere sortzen ditu Julien-ek.

Erabilitako ekai guziak jatorri ekologikoa segurtatua dute eta zur motak bertakoak dira, ustelezinak.

Julien-ek autoeraikuntzarako laguntza ere eskaintzen du; Beharren arabera, hori egokitzen du proiektu bakoitzari.

Amikuzeko Indar Développement batasunari esker, Julien GILTZAK CLES-eko jendearekin harremanetan jarri zen.

GILTZAK CLES-ek laguntza ekonomikoa ekarri zuen hasieran, bai eta Amikuzeko aurrezki taldearen aholkuak eta bultzada ere.

Txab Holaren garapen aukerak ainitzak dira, hala nola itzuliak diren etxe bioklimatikoen eraikitzeari buruz.

 

Argibide guziak www.atelier-txabhola.com webgunean

https://www.facebook.com/julien.dupin.txabhola/ orriari ere beha dezokezu.

 

Lampe Txab hola Ossature tiny House Tiny et camion

Categories: