Egilea: Hemen

Hemen Articles
View : 881
BASTIDARRA, egokitzen eta berrikuntzak egiten dakien enpresa

  Bastidarra esnetegia lantegi bizia da , Hubert Candelek sortu zuen duela 10 urte. Laborari seme, kudeatzaile hunek nahi izan du bere sort’ herrian lantegi bat sortu, tokiko  esne ekoizleek ukan dezaten aterabide bat esne on bat ekoizteko eta prezio zuzenean saltzeko. Enpresa huni esker, balioa sortzen da tokian berean kalitatzeko mozkinak eskainiz bezero ainitzi, […]

View : 838
Teknologia berriei esker loturak azkartu.

Hetsialdiak zerbait erakatsi badigu, hauxe da : jendeen arteko harremanak beharrezkoak direla, numerikoak izan arren. Zalantzazko garai huntan, mintzatzeak eta ikusmoldeen partekatzeak oharrarazi digu besten iritziak nola laguntzen ahal gaituen oharguneen atxemaiten. Segurki, ez ditu zailtasunak kentzen, bainan bederen arrangurei so egiten ahal zaie gibelatze handiagoarekin. Gainera, ikusi ahal ukan dugu lekuko arizaleek igurikatzen dutena, […]

View : 754
Euskal Hirigune Elkargoa tokiko arizaleen zerbitzura

Eztabada ainitzen ondotik, gure hautetsiek beren karguak hartuak dituzte orain. Haize berritzaile batek ufatu du eta hautetsi berriek erakutsi eskualde bakotxak garrantzi haundiagoa ukaiteko nahia. Tokiko garapean parte hartu behar lukete. Elgarrekin lan egin behar dugu hautetsiek proposa ditzaten  beharrezkoak diren lur, eraikin, bainan ere bide edo azpiegitura guziak,  herritarek lan egiteko ahalak ukaiteko gisan. […]

View : 715
2020ko sartzea, gero berri bat molda lezakeen bultzada?

Horra, uda ondar egunetan da, eskola sartzea egin da eta oporrak  bururatuak dira. Urtaro arras berezi hunen ondotik, arra abiatu behar dugu, baldintza oso zailetan,Txinako sukar horren gatik. Udaberrian bi hilabeteko geldialdi horren ondorioak pekatu beharko dira. Irail atsarrean, INSEE egiturak, txosten bat atera du, zointan  erakusten duten, iharduerak ainitz goititu direla agorrilean eta barne […]

Euskal Herriko laborariek tokiko mozkinak eskaintzen dizkizuete

LEKUKOA laborarien eta erosleen arteko elkartasun topagune bat da nun denek urrats bat egin behar duten besteari buruz. Tresna horrek Euskal Herriko laborarien nahikari kolektiboa biltzen du, tokiko janari ainitza eta kalitatezkoa eskaintzeko. LEKUKOA 30 urte baino gehiago laborantxa herrikoia defendatu duten Euskal Herriko laborari egiturek zuzenean asmatu eta kudeatu duten topagunea da. Egungo kinka […]

Epe labur, ertain eta luzean zer ondorio ukanen ote du Covid-19 kutsuak ?

Ipar Euskal Herrian, Europako leku guzietan bezala, kutsu gaixto horrek herrietako jarduerak erabat geldiarazi ditu. Lehenik eta behin behar dugu etxean egon izurrite hau ahal bezain laster desager dadin. Horretarako, elikagaien hornikuntzan laguntzeko elkartasun ekimenak oso interesgarriak dira. Ondoko artikuluan “Lekukoa”-ri buruz hitz egingo dugu. Gure lurraldean ere osasun saileko langileen lan izigarria eskertzekoa da, […]

View : 1000
ATELIER TXAB HOLA, ETXARRIn enpresa berria

Julien DUPIN-ek bere enpresa 2019ko ekainean sortu zuen ETXARRIn. 2 urtez aprendizgoa eginik eta 13 urtez langile gisa lanean arizanik, Julien,Txab Hola izeneko proiektua martxan emaiteko prest senditu da. Julien-ek zurlanak egiten ditu eraikuntza berrietan edo zaharberritzetan. Horrez gain TXAB HOLAk eskaintzen ditu egurrezko etxeak, etxe txikiak “tiny house”, bakotxaren neurriko etxebizitza arinak eta barneko […]

View : 1054
ANIMATZAILE BERRI BAT HEMEN ELKARTEAN

2020ko martxoaren 3az geroztik, Francis CARRICART HEMEN Elkartean lanean hasi da akulatzaile gisa. Francis CARRICART Ezpeletako bizilaguna da enpresari edo arduradun esperientzia haundikoa. Euskalduna, tokiko elkarteetan engaiatua, esku huskako pilotari ohia, bere lan arloak izan dira alzarigintzan bai eta eremu profesionalak eta komertzialak apaintzale hogoi bat urtez. Gainera, duela urte batzuk INDARen animatzailea izan zen […]