Epe labur, ertain eta luzean zer ondorio ukanen ote du Covid-19 kutsuak ?
Ipar Euskal Herrian, Europako leku guzietan bezala, kutsu gaixto horrek herrietako jarduerak erabat geldiarazi ditu.
Lehenik eta behin behar dugu etxean egon izurrite hau ahal bezain laster desager dadin. Horretarako, elikagaien hornikuntzan laguntzeko elkartasun ekimenak oso interesgarriak dira. Ondoko artikuluan « Lekukoa »-ri buruz hitz egingo dugu.
Gure lurraldean ere osasun saileko langileen lan izigarria eskertzekoa da, eta bada heietaz harro izaitekoa.
Nola nahiz, bizi dugun egoera huntatik badugu nun zer ikas. Sekulan baino gehiago orain da elgarrekin gogoetatzeko ordua. HEMEN elkarteak, beti bere sare ekonomiko eta sozialarekin elkarlanean, araberako ekimen batzu hartuz, bakoitza lagunt dezake bere ingurumena hobetzen.
Dagoeneko elkarlan bat hasia dugu « enpresari engaituen sarea » rekin:
- beren enpresari kezka nagusiak modu kolektiboan aztertzeko,
- tokiko eragileak (enpresak, elkarteak) bilduz, beren bezeroen eta botere publikoen beharrei eta galderei ihardesteko elkarturik egonez
- baliabide mota guziak elkartuz jarduerak berriz abiarazteko eta Trantsizio Ekologiko eta Energetikoa gauzatzeko beharrezkoak diren aldaketak antolatzeko
- osasungintzan, energia berriztagarrietan, eko-eraikuntzan … diren aukerak aztertzeko.
Denek elgarrekin, gure ingurune ekonomiko eta soziala hobetu genezake, erantzukizun sozial eta ekologikoa lehenesten duten arau berriekin, ber denboran mundu zabalari idekidura bat atxikiz.
Hara hor hainbat gogoeta bide, elgarrekin eztabaidatu eta XXI. mendeko Ipar Euskal-Herria eraikitzen lagunt dezaketenak.