Iparraldean CLEFEen iraupenaren segurtatzeko, haien gaztetzea eta garapena, Hemen-ek Andere Nahia elkartearekin,Itsasuko Habia enpresa gunean egoitza duena, lankidetzan aritzea deliberatu du.
2023ko azaroaren 18an, « CLEFEen Gailurrak » izeneko topaketa bat egin zen gune horretan. Hauxe zuen helburu:
– existitzen diren CLEFEetako kideak eta CLEFE baten laguntza izan duten pertsonak biltzea, batzuen eta besteen lekukotasunekin
– aurrezle potentzialak sentsibilizatzea
– finantzamendu bila dabiltzan ekintzaileen publikoa erakartzea
– CLEFE berri baten sortzea iragartzea Itsasun, « Neskak »
– gogoeta egiten hastea nola moldatuko garen egungo CLEFEak zabaltzeko eta gaztetzeko eta berriak sortzeko (bereziki BABari eta Hendaiako Donibane Lohizuneko eremuari buruz)
Inoiz baino gehiago, alde askotatik zaila den garai honetan, elkartasun aktiboa behar dugu. Gaur egungo CLEFEetako kide bakoitzak gizon edo emakume bat etxeratzea lortuko balu (erretiroaren inguruan, garai ona da pixka bat eskuragarri egoteko), aurrerapen ederra litzateke!
Beraz, ez izan dudarik CLEFE batera ithurbiltzeko eta gai horri buruzko gure hurrengo topaketetan parte hartzeko.