18- Fév2024
Par: Hemen
689 Views

ESSren astearteak Kabian

Dakizuenez, Hemen duela bi urte sartu zen Kabian, EIparraldeko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Etxean (Errepublika etorbidea 14, Biarritzen), eta aktiboki parte hartzen du “Les mardis de L ‘ESS” prestatzen duen batzordean.

Hileko lehen asteartero, hitzaldi hauetarik batera joan zaitezke (18:00-20: 00) eta ondoko trukaketa eta goza mementoan parte hartu. Pasa diren hitzaldiak Kabiaren webgunean entzun ditzakezu eta zuzenean izena eman hurrengoan parte hartzeko, tokian edo bisioan.

Lehen aipatuak izan diren gaien adibide batzuk:

  1. maiatza: konponketa, birziklatzea, berrerabilpena

2023Ekaina: lurralde bateko populazioa nola aktibatzen den balioan ezartzeko (adibidez: Aldude, Xiberoa)

2023 iraila: Misioko enpresak

  1. Urria: minbizia, sozietatearen jokoa

2023 Azaroa: gure hautetsiak: ESSri buruz duten ikuspegia

  1. dec: migratzaileen harrera Iparraldean

2024 Urtarrila: trantsizio energetikoaren aurrerapena Iparraldean

Astearte honetan, otsailaren 6an, mintzaldiak gai hauek ukan ditu: trantsizio ekologiko eta sozialeko lanak; tokiko bi adibide: Recycl’arte eta les petits Popotins

Martxoan, emakumeen lekua eraikineko ofizioetan

Apirilean, gazteak eta Europa: zer aukera baliatu?

Maiatzean, nola antolatzen dira eztigileak Asiako freloiari aurre egiteko?

Ekainean, tokiko egiturek nola babesten dituzte itsasertza eta uretako inguruneak?