16- Api2020
Par: Hemen
190 Views

Euskal Herriko laborariek tokiko mozkinak eskaintzen dizkizuete

LEKUKOA laborarien eta erosleen arteko elkartasun topagune bat da nun denek urrats bat egin behar duten besteari buruz.
Tresna horrek Euskal Herriko laborarien nahikari kolektiboa biltzen du, tokiko janari ainitza eta kalitatezkoa eskaintzeko.
LEKUKOA 30 urte baino gehiago laborantxa herrikoia defendatu duten Euskal Herriko laborari egiturek zuzenean asmatu eta kudeatu duten topagunea da.
Egungo kinka gaixtoa gainditu-eta, lotura iraunkorrak sortzeko esperantza badugu.
“Gure egiturek – hots Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea-Idoki, Biharko Lurraren Elkartea CIVAM, Euskal Herriko Laborantxa Ganbara, ELB sindikatuak – beren ekoizpena zuzenean saltzen duten 400 etxalde biltzen dituzte.
Egunero elkarlanean ari gira elikagaien burujabetza segurtatzeko, lehenetsiz ekoizpenen kalitatea, gure kulturaren, ingurunearen eta abereen errespetuan. 
Berantetsia dugu merkatuetan berriz zuen ikustea, zuen seme-alabek jantokietan gure ekoizpenak eska ditzaten, tokiko mozkinen dendek  berriz beren ateak ideki ditzaten eta jatetxeek ere apairu goxoak presta dezaten tokiko osagaiekin.”

(LEKUKOA webgunean sar zaite)

Topagune hau denbora laburrez sortu zen, laborantxa herrikoia  garatzeko lan egiten duten elkarteei esker, etxe ekoizleen garapena ahalbidetuz. Horrek funtsezko larrialdi bati ihardestea ahalbidetu zuen, Iparraldeko biztanleek kalitatezko produktuak eskuratzeko gisan.

Oraingo kinka txarrean ageri da, gure laborariei esker behar bezala jaten segitzen dugula.

Kinka gaixto honen ondotik, denek batean pentsatu beharko dugu nola jokatu gure ingurunearekin, laborariekin, ofizialeekin eta bertze herritarrekin bizikidetza hoberena bideratzeko.

Beharbada, horrelako ekimen iraunkor bat asma ginezake konponbide digital aintzinatuekin, ekoizle eta erosleen arteko hurbiltzeak iraun dezan, bidenabar gure ama lurraren errespetua bilatuz …
Categories: