Enplegu foro desmaterializatua da.
Hemen Andere Nahia eta Atelier Lan Berrirekin lankidetzan ari da lanean, bi astetarik 2 orduz enpresak eta hautagaiak konektatuko dituen informatika plataforma bat asmatu dugu.
Enpresek bideo bidez aurkezten dute beren burua, baita eskatzaileek ere, eta 2 ordu horietan nahi izanez gero bideo zuzenean egiteko aukera ematen zaie.
Ekintza honen bidez, komunikazio tresnak lotura zuzenen mantentzearekin konbinatzea ahalbidetzen dugu.
Lurralde bakoitzean ekintza zehatz bat egingo dugu aldi bakoitzean laguntza zentroen Enplegu lankidetzarekin.
Hasten gira Odace, Aldatu eta Indar egiturekin. Gunean sartzeko, helbide bakar bat:
https://forum-emploi-paysbasque.eus/
Tokiko enpleguari buruzko ekintza :
Hemen eta klima plana
HEMENek galdezketa bat bidali zuen bere sareko enpresei (hirurogei inguru).
Honek inguruko enpresen praktikak aztertzea dakar, ingurumenari eta gizarteari dagokionez.
Hemenek enpresetan erabilerak ebaluatzea proposatzen du, praktika horiek hobetzeko ekintza-plan bat martxan jarri ahal izateko.
HEMENek erantzunak idazten laguntzen die.
Bilduma bat eskaintzen zaie enpresei, enpresek praktikak hobetzen ari daitezen bide-orri bat zehazteko.
Hobekuntza-plan bat proposatzen da kasuan-kasu eta lorpenen jarraipena erregistratzen da enpresekin aurreikusitako helburuekin.
Azken helburua izango da tokiko erabakitzaileei enpresen konpromisoak aurkeztea aintzinean emanez jardunbide egokiak ezartzeko izan daitezkeen oztopoak .
HEMENek garapen kontseiluan parte-hartzeari esker, klima-planaren erronkak ondo ulertzea eta enpresek eskuragarri dauden aplikazio-eremuak aurkitzea ahalbidetu digu.
KAIOLAN
Hemen elkarteak asmatu du eta parte hartzen du Hilabetero irratsaio batzutan Euskal Irratietan.
Ideia lan munduaz hitz egitea da, bizilagun guztiek tokiko lan ekintzaileak eremu horretaz hitz egiten entzun dezaten. Iparraldeko biztanle gehienek bere inguruan ekintzaile diren hurbileko jendeak entzun ditzaten beren lan arloko ezparruaz mintzatzen.
Ikuskizun bakoitzean 3z pa4 gonbidatu ditugu, hemen bizi eta lan egiten duten enpresa eremaile edo langileak.
Saio hauk entzun gai dira internetez. Huna loturak :
“KaioLan: enpresen transmisioa”
Artatzaileak: lotura soziala garrantzitsua pertsona batzuentzat
KaioLan #6: “Zertan dira Hego eta Ipar Euskal Herriko enpresen arteko harremanak gaur egun?”
“KaioLan saioan: numerikoaren ekarpenak eta mugak aztergai”
“Kaiolan: Emazteen lekua lan munduan”
KaioLan: langileen parte hartzea (21-04-01)
KaioLan: “zertan da formakuntza Ipar EHan, lan munduan sartzeko?”
Hemen “Euskal Herrian bizi eta ezpekulaziorik ez” 100en deialdian
Zergatik sinatu dugu helegite hau?
Hemen duela 40 urte sortu zen « lan et bizi euskal herrian » lemapean. Enpleguaren beharra aldarrikapen bertutetsu eta adostua zen, Hemen gorpuzten zuen.
2021ean, Euskal Herrian etxebizitza bat aurkitzeko ahal izaitea izaera bereko eskaria da, garai hartan enplegua bezain garrantzitsua. Etxebizitza prezio onargarrian eskatzen ditugu eta, urte osoan.
Hemen Elkartea parte izaitea beharrezkoa zen manifestazio erraldoi hortan !
Hemen-ek nahi duena:
1- Hemen-en eginkizuna Gizarte Zibilaren bozeramaileetako bat izaitea da herriko etxeen eta Euskal Herriko aglomerazioaren aurrean; Hemen egiten diren ahalegin zintzoak baloratuko eta ezagutaraziko ditu.
2 – Hemen-ek eztabaidaren egungo egoeraren eta bilakaeraren berri emaitera animatu nahi ditu bere kideak.
3 – Hemenek ezagutzea eta laguntzea merezi duten etxebizitzen alorrean herritarren ekimenetan interesatzeko asmoa du; ekimen interesgarriak ezagutzera emaitea, besteak beste, Etxalde, COL, bizilagunen kooperatibak, lur bulego solidarioak.
BASTIDARRA, egokitzen eta berrikuntzak egiten dakien enpresa
Bastidarra esnetegia lantegi bizia da , Hubert Candelek sortu zuen duela 10 urte.
Laborari seme, kudeatzaile hunek nahi izan du bere sort’ herrian lantegi bat sortu, tokiko esne ekoizleek ukan dezaten aterabide bat esne on bat ekoizteko eta prezio zuzenean saltzeko. Enpresa huni esker, balioa sortzen da tokian berean kalitatzeko mozkinak eskainiz bezero ainitzi,
6 ekoizleek ekartzen dute esnea eta 30 bat langileek lan egiten, 100 mozkin desberdin ekoitziz, 3 ehuneko bat bezeroentzat.
Hazkunde jarraikia zen, mozkin berriak asmatuak, Txinako sukarra sartu zaukularik.
Izialdura haundia izan da talde guzian.
Mozkin banatze batzu bat batean gelditu dira ( jantegi publikoak)
Ihardokitzea ezinbestekoa zen ; eta lantegian denek berehala egin dute.
Esnea hor izanki, ekoizpena ez zen gelditzen ahal.
Saltzeko moduak atxeman behar izan dira ; merkatu berri batzu kausitu( ekoizpen horren bizi iraupena hilabete batekoa izanki, ez ziren soto batean atxikitzen ahal).
Kudeaketa taldeak zalutasun haundiz aterabideak kausitu ditu langileen engaiamenduari esker ; salmentak berriz goititu dira eta ekoizpenak segitu du .
Txinako sukarrak enpresaren gaitasunak agerian eman ditu :
- Egokitze gaitasuna
- Enpresarekilako lotura
- saltzeko bizkortasuna
- Berritzeko gaitasuna ekoizpenean eta antolakuntzan
- Mozkinen kalitatearen segurtamena
Larrialdiaren ondoko lehen bilduma egitean, kudeatzaileek badakite lan taldean kondatzen ahal dutela, inbertsioak segitzen ahal dituzte, teknologia ahal berrien menperatzea baitezpadakoa da merkatu berri batzu kausitzeko.
Fidantzia hor dago, enpresa prest da proiektu berrietan sartzeko, jakinez antolaketa hobetzea baitezpadakoa dela emaitzak hobetzeko.
Lan kide berriak beharko dira lan gehigarriak segurtatzeko.
Bastidako laborariek badakite BASTIDARRA enpresarekin partaidegoan lan egiten ahal dutela .
Bastidarra: Tokiko kalitatezko esnekiak
Teknologia berriei esker loturak azkartu.
Hetsialdiak zerbait erakatsi badigu, hauxe da : jendeen arteko harremanak beharrezkoak direla, numerikoak izan arren.
Zalantzazko garai huntan, mintzatzeak eta ikusmoldeen partekatzeak oharrarazi digu besten iritziak nola laguntzen ahal gaituen oharguneen atxemaiten. Segurki, ez ditu zailtasunak kentzen, bainan bederen arrangurei so egiten ahal zaie gibelatze handiagoarekin.
Gainera, ikusi ahal ukan dugu lekuko arizaleek igurikatzen dutena, nola bakotxak sendi dezakeen lurralde hunentzat dugun atxikimendua.
Orain, behar dugu elkarrekin partekatzeko gutizia iraun arazi, harreman bizi eta jarraikien bitartez.
Bideo bilkurek erakutsi digute talde lana egiten ahal dela, denak mintza araziz eta iritzi ezberdinak entzunez. Tresna numerikoek ahalbidetzen dituzte horrelako ekimenak.
WhatsApp, Twitter, linkedin eta besteek…segurtatzen dute taldean lan egiten ahal dugula batzuen eta besteen harat hunatak trabatu gabe.
Dudarik gabe, molde egokiena kausituko dugu.
HEMEN Elkarteak bideo bilkura baliosak antolatu ditu. Hemendik aitzina, entseatuko gira jendeen etorraraztera bainan ere beste bideo bilkura batzuen bidez gure bazkideei parte har arazten lekuko ekonomiaren bizitzan.
2020ko sartzea, gero berri bat molda lezakeen bultzada?
Horra, uda ondar egunetan da, eskola sartzea egin da eta oporrak bururatuak dira.
Urtaro arras berezi hunen ondotik, arra abiatu behar dugu, baldintza oso zailetan,Txinako sukar horren gatik.
Udaberrian bi hilabeteko geldialdi horren ondorioak pekatu beharko dira.
Irail atsarrean, INSEE egiturak, txosten bat atera du, zointan erakusten duten, iharduerak ainitz goititu direla agorrilean eta barne etekin gordinaren jaustea uste baino apalagoa izanen dela.
Hala balitz hobe !
Gizarte larrialditik ez dugu eskapurik. Hemendik abendorat, lan gabezia azkartuko litaike, hala nola arlo batzuetan bereziki oso gogorki : hegazkingintzan, ostalaritzan, kultur ihardueretan, eta abar…
Hal ere, aintzinatu behar dugu, ahal dena salbatuz eta oroz gainetik geroari buruz gogoetatu.
Gelditu lekuan berriz hasten ahalko girea ?
Hain segur ez, erosleen usaiak aldatu dira, eta ekoizteko moldeak arra ikusi behar dira.
Nola egin jauzi haundi bat ?
Lehengo egiteko moldeetan eta erosteko usaietan ezin da segitu. Frango fite beharko egokitu, bizitzeko maneran gauzak aldatzen ari baitira, larrialdi hunen gatik bainan ere Klima aldaketari buru egiteko.
Gure enpresalariak ezin konponduzko egoeran direa ?
Gure lurraldeak, dauzkan eragileekin, badu buru egiteko gaitasuna. Industrian norabide berriak proposatzeko, arloak osoagoki pentsatuz eta bide berriak ikertuz.
Langileen gaitasunak zabalagoak izan beharko dira.
Tokiko formakuntza zentroekin batera, ikerketa garrantzisuak egin beharko dira norabide berri batzu atxemaiteko.
Nola hartu norabide bat zalantzazko egoera huntan ?
Geroari begira, kezka haundiago da gero hurbil batean, jakinez gaitz hau berriz itzultzen ahal dela…
Alta, beharrezkoa izanen dira talde gogoetak eta lanak.
Xantza badugu, Iparraldean tresna batzu baititugu :
Garapen kontseilua, elkarte herrikoiak, gizarte ekonomia saileko batasunak, enpresarien elkarteak..
Denen beharra ukanen dugu gure lurraldearen geroa asmatzeko.
Ahalaz, ez ditugu bakarrik kausitzen ahal diren aukerak baliatu behar
Denek gure lurraldeari dugun atxikimenduari esker eta ditugun gaitasunekin, urte batzuentzat garapen plangintza bat asmatzen ahalko dugu.