Kategoria: Enpresak

30- Ira2020
Par: Hemen
53 Views

BASTIDARRA, egokitzen eta berrikuntzak egiten dakien enpresa

Logo bastidarra

 

Bastidarra esnetegia lantegi bizia da , Hubert Candelek sortu zuen duela 10 urte.

Laborari seme, kudeatzaile hunek nahi izan du bere sort’ herrian lantegi bat sortu, tokiko  esne ekoizleek ukan dezaten aterabide bat esne on bat ekoizteko eta prezio zuzenean saltzeko. Enpresa huni esker, balioa sortzen da tokian berean kalitatzeko mozkinak eskainiz bezero ainitzi,

6 ekoizleek ekartzen dute esnea eta 30 bat langileek lan egiten, 100 mozkin desberdin ekoitziz, 3 ehuneko bat bezeroentzat.

Hazkunde jarraikia zen, mozkin berriak  asmatuak, Txinako sukarra sartu zaukularik.

Izialdura haundia izan da talde guzian.

Mozkin banatze batzu bat batean gelditu dira ( jantegi publikoak)

Ihardokitzea ezinbestekoa zen ; eta lantegian denek berehala egin dute.

Esnea hor izanki, ekoizpena ez zen gelditzen ahal.

Saltzeko moduak atxeman behar izan dira ; merkatu berri batzu kausitu( ekoizpen horren bizi iraupena hilabete batekoa izanki, ez ziren soto batean atxikitzen ahal).

Kudeaketa taldeak zalutasun haundiz aterabideak kausitu ditu langileen engaiamenduari esker ; salmentak berriz goititu dira eta ekoizpenak segitu du .

Txinako sukarrak enpresaren gaitasunak agerian eman ditu :

 

  • Egokitze gaitasuna
  • Enpresarekilako lotura
  • saltzeko bizkortasuna
  • Berritzeko gaitasuna ekoizpenean eta antolakuntzan
  • Mozkinen kalitatearen segurtamena

Larrialdiaren ondoko lehen bilduma egitean, kudeatzaileek badakite lan taldean kondatzen ahal dutela, inbertsioak segitzen ahal dituzte,  teknologia ahal berrien menperatzea baitezpadakoa da merkatu berri batzu kausitzeko.

Fidantzia hor dago, enpresa prest da proiektu berrietan sartzeko, jakinez antolaketa hobetzea baitezpadakoa dela emaitzak hobetzeko.

Lan kide berriak beharko dira lan gehigarriak segurtatzeko.

Bastidako laborariek badakite BASTIDARRA enpresarekin partaidegoan lan egiten ahal dutela .

 

Produits bastidarraEquipe bastidarra

 

Bastidarra: Tokiko kalitatezko esnekiak

 

www.bastidarra.fr

16- Api2020
Par: Hemen
189 Views

Epe labur, ertain eta luzean zer ondorio ukanen ote du Covid-19 kutsuak ?

Ipar Euskal Herrian, Europako leku guzietan bezala, kutsu gaixto horrek herrietako jarduerak erabat geldiarazi ditu.
Lehenik eta behin behar dugu etxean egon izurrite hau ahal bezain laster desager dadin. Horretarako, elikagaien hornikuntzan laguntzeko elkartasun ekimenak oso interesgarriak dira. Ondoko artikuluan “Lekukoa”-ri buruz hitz egingo dugu.
Gure lurraldean ere osasun saileko langileen lan izigarria eskertzekoa da, eta bada heietaz harro izaitekoa.

Nola nahiz, bizi dugun egoera huntatik badugu nun zer ikas. Sekulan baino gehiago orain da elgarrekin gogoetatzeko ordua. HEMEN elkarteak, beti bere sare ekonomiko eta sozialarekin elkarlanean, araberako ekimen batzu hartuz, bakoitza lagunt dezake bere ingurumena hobetzen.

Dagoeneko elkarlan bat hasia dugu “enpresari engaituen sarea” rekin:

  • beren enpresari kezka nagusiak modu kolektiboan aztertzeko,
  • tokiko eragileak (enpresak, elkarteak) bilduz, beren bezeroen eta botere publikoen beharrei eta galderei ihardesteko elkarturik egonez
  • baliabide mota guziak elkartuz jarduerak berriz abiarazteko eta Trantsizio Ekologiko eta Energetikoa gauzatzeko beharrezkoak diren aldaketak antolatzeko
  • osasungintzan, energia berriztagarrietan, eko-eraikuntzan … diren aukerak aztertzeko.

Denek elgarrekin, gure ingurune ekonomiko eta soziala hobetu genezake, erantzukizun sozial eta ekologikoa lehenesten duten arau berriekin, ber denboran mundu zabalari idekidura bat atxikiz.

Hara hor hainbat gogoeta bide, elgarrekin eztabaidatu eta XXI. mendeko Ipar Euskal-Herria eraikitzen lagunt dezaketenak.

Categories:
14- Api2020
Par: Hemen
194 Views

ATELIER TXAB HOLA, ETXARRIn enpresa berria

Julien DUPIN-ek bere enpresa 2019ko ekainean sortu zuen ETXARRIn.

2 urtez aprendizgoa eginik eta 13 urtez langile gisa lanean arizanik, Julien,Txab Hola izeneko proiektua martxan emaiteko prest senditu da.

Julien-ek zurlanak egiten ditu eraikuntza berrietan edo zaharberritzetan. Horrez gain TXAB HOLAk eskaintzen ditu egurrezko etxeak, etxe txikiak “tiny house”, bakotxaren neurriko etxebizitza arinak eta barneko edo kanpoko apainketak.

Puska eta altzari bereziak ere sortzen ditu Julien-ek.

Erabilitako ekai guziak jatorri ekologikoa segurtatua dute eta zur motak bertakoak dira, ustelezinak.

Julien-ek autoeraikuntzarako laguntza ere eskaintzen du; Beharren arabera, hori egokitzen du proiektu bakoitzari.

Amikuzeko Indar Développement batasunari esker, Julien GILTZAK CLES-eko jendearekin harremanetan jarri zen.

GILTZAK CLES-ek laguntza ekonomikoa ekarri zuen hasieran, bai eta Amikuzeko aurrezki taldearen aholkuak eta bultzada ere.

Txab Holaren garapen aukerak ainitzak dira, hala nola itzuliak diren etxe bioklimatikoen eraikitzeari buruz.

 

Argibide guziak www.atelier-txabhola.com webgunean

https://www.facebook.com/julien.dupin.txabhola/ orriari ere beha dezokezu.

 

Lampe Txab hola Ossature tiny House Tiny et camion

Categories:
14- Api2020
Par: Hemen
214 Views

ANIMATZAILE BERRI BAT HEMEN ELKARTEAN

2020ko martxoaren 3az geroztik, Francis CARRICART HEMEN Elkartean lanean hasi da akulatzaile gisa.

Francis CARRICART Ezpeletako bizilaguna da enpresari edo arduradun esperientzia haundikoa.

Euskalduna, tokiko elkarteetan engaiatua, esku huskako pilotari ohia, bere lan arloak izan dira alzarigintzan bai eta eremu profesionalak eta komertzialak apaintzale hogoi bat urtez. Gainera, duela urte batzuk INDARen animatzailea izan zen Donibane Garazin 2007tik 2013ra enpresa sortze edo garatze tokiko proiektuak gauzatzen laguntzeko.

 

Daukan tokiko enpresa munduaren ezagutza abantail bat da eta berari agindutako eginkizunak hauek dira:

  • Joan eta ezagutu Mathilde LE COSSEC-ek 2019an egindako “enpresari engaituen sarea” ; bereziki inkestan parte hartu duten enpresalariek
  • Enpresa hauekin bilkurak antolatu, atera arazteko tokiko garapena eta lankidetza indartu lezaketen ekimenak
  • Herriko Etxeekin lotura ukaitea jarduera ekonomikoa beren lurretan finkatzeko
  • Elkartearen komunikazioa segurtatu bulegokideen artean finkatu norabideen arabera
  • Elkartera deitzen dutenei ihardestea.

HEMEN Elkarteak Euskal Herriko ekonomia eragileendako topagune eta gogoeta lekua izan nahi du. Bizi dugun garai berezi honetan, ezinbestekoa da akulatzaile bat hor izaitea Iparraldeko arizaleen arteko loturak garatzeko.