azaroa 2021

03- Aza2021
Par: Hemen
257 Views

AZAROA: Ekonomia eraldatzailearen hilabetea

Hemen elkarteak parte hartzen du ekintza desberdin batzuetan. Ala nola Elzondon egiten dugun topaketan. Zato zu ere zure iritzia emaitera.

https://framaforms.org/inscription-inskripzio-erregistroa-1634538048

03- Aza2021
Par: Hemen
231 Views

Tokiko enpleguari buruzko ekintza :



Enplegu foro desmaterializatua da.
 
Hemen Andere Nahia eta Atelier Lan Berrirekin lankidetzan ari da lanean, bi astetarik 2 orduz enpresak eta hautagaiak  konektatuko dituen informatika plataforma bat asmatu dugu.
 
Enpresek bideo bidez aurkezten dute beren burua, baita eskatzaileek ere, eta 2 ordu horietan nahi izanez gero bideo zuzenean egiteko aukera ematen zaie.
Ekintza honen bidez, komunikazio tresnak lotura zuzenen mantentzearekin konbinatzea ahalbidetzen dugu.
Lurralde bakoitzean ekintza zehatz bat egingo dugu aldi bakoitzean laguntza zentroen Enplegu lankidetzarekin.
Hasten gira Odace, Aldatu eta Indar  egiturekin. Gunean sartzeko, helbide bakar bat:
https://forum-emploi-paysbasque.eus/

02- Aza2021
Par: Hemen
199 Views

Xedebat komunitatea

Klima Iparraldeko egitasmo kolektiboek beraien crowdfunding plataforma badute: xedebat.jadopteunprojet.com . 3 xede laster aurkeztuak izanen dira. Barnekaldetik hasi eta gune urbanizatuaruntz trantsizio ekologikoa eta energetikoaren alde ezberdinak adieraziko dituzte.
Horregatik du XEDEBAT proiektuak Euskal Hirigune Elkargoko sustengua ukan, zikuitu laburren sailean, hemen dirustatze arloan.
Bainan XEDEBAT izapidearen oinarria du diru emaileen jendartea sortzea, harreman soziala sustatzen dituzten proiektuei bultzada bat emanez. Hau hasiera besterik ez da eta laster etorriko da!

02- Aza2021
Par: Hemen
223 Views

Hemen eta klima plana

HEMENek galdezketa bat bidali zuen bere sareko enpresei (hirurogei inguru).

Honek inguruko enpresen praktikak aztertzea dakar, ingurumenari eta gizarteari dagokionez.

Hemenek enpresetan erabilerak ebaluatzea proposatzen du, praktika horiek hobetzeko ekintza-plan bat martxan jarri ahal izateko.

HEMENek erantzunak idazten laguntzen die.

Bilduma bat eskaintzen zaie enpresei, enpresek praktikak hobetzen ari daitezen bide-orri bat zehazteko.

Hobekuntza-plan bat proposatzen da kasuan-kasu eta lorpenen jarraipena erregistratzen da enpresekin aurreikusitako helburuekin.

Azken helburua izango da tokiko erabakitzaileei enpresen konpromisoak aurkeztea  aintzinean emanez jardunbide egokiak ezartzeko izan daitezkeen oztopoak .

HEMENek garapen kontseiluan parte-hartzeari esker, klima-planaren erronkak ondo ulertzea eta enpresek eskuragarri dauden aplikazio-eremuak aurkitzea ahalbidetu digu.

02- Aza2021
Par: Hemen
229 Views

KAIOLAN

Hemen elkarteak asmatu du eta parte hartzen du Hilabetero irratsaio batzutan Euskal Irratietan.

Ideia  lan munduaz hitz egitea da, bizilagun guztiek tokiko lan ekintzaileak eremu horretaz hitz egiten entzun dezaten. Iparraldeko biztanle gehienek  bere inguruan ekintzaile diren hurbileko jendeak  entzun  ditzaten  beren lan arloko ezparruaz mintzatzen.

Ikuskizun bakoitzean 3z pa4 gonbidatu ditugu, hemen bizi eta lan egiten duten enpresa eremaile edo langileak.

Saio hauk entzun gai dira internetez. Huna loturak :

“KaioLan: enpresen transmisioa”

Artatzaileak: lotura soziala garrantzitsua pertsona batzuentzat

KaioLan #6: “Zertan dira Hego eta Ipar Euskal Herriko enpresen arteko harremanak gaur egun?”

“KaioLan saioan: numerikoaren ekarpenak eta mugak aztergai”

“Kaiolan: Emazteen lekua lan munduan”

KaioLan: langileen parte hartzea (21-04-01)

KaioLan: “zertan da formakuntza Ipar EHan, lan munduan sartzeko?”

02- Aza2021
Par: Hemen
235 Views

Hemen “Euskal Herrian bizi eta ezpekulaziorik ez” 100en deialdian

Zergatik sinatu dugu helegite hau?

Hemen duela 40 urte sortu zen « lan et bizi euskal herrian »  lemapean. Enpleguaren beharra aldarrikapen bertutetsu eta adostua zen, Hemen gorpuzten zuen.

2021ean, Euskal Herrian etxebizitza bat  aurkitzeko ahal izaitea  izaera bereko eskaria da, garai hartan enplegua bezain garrantzitsua. Etxebizitza prezio onargarrian eskatzen ditugu eta, urte osoan.

Hemen  Elkartea parte izaitea beharrezkoa  zen manifestazio erraldoi hortan !

Hemen-ek nahi duena:

1- Hemen-en eginkizuna Gizarte Zibilaren bozeramaileetako bat izaitea da herriko etxeen eta Euskal Herriko aglomerazioaren aurrean; Hemen egiten diren ahalegin zintzoak baloratuko  eta ezagutaraziko ditu.

2 – Hemen-ek eztabaidaren egungo egoeraren eta bilakaeraren berri emaitera animatu nahi ditu bere kideak.

3 – Hemenek ezagutzea eta laguntzea merezi duten etxebizitzen alorrean herritarren ekimenetan interesatzeko asmoa du; ekimen interesgarriak ezagutzera emaitea, besteak beste, Etxalde, COL, bizilagunen kooperatibak, lur bulego solidarioak.